castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Oņati

Oņati

Euskal Herriko mapa

Debagoienako mapa

Europa barruan, Espainiako Estatuko Iparraldean dagoen Euskal Herriko lurralde historikoetako bat dugu Gipuzkoa, eta Gipuzkoako Hego-Mendebaldean dago Oņati. Bergara, Arrasate eta beste herri txikiago batzuekin batera, Debagoieneko eskualdea osatzen du. Herri gune osoa mendiz eta muinoz inguraturik dago ibar zabal batean, eta badirudi hortik datorkiola izena, izan ere muino askoko lekua esan nahi du.

Oņatiko koordenadak honako hauek dira: Ipar latitudean 43š 06'15'' eta Ekialde luzeran 3š 41'16''.

Iparraldetik Bergara eta Antzuola ditu mugakide, Hegoaldetik Arabako lurralde historikoa, Ekialdetik Legazpiko herria eta mendebaldetik Arrasate eta Aretxabaleta.

Arrasatetik 10 kilometrora dago. Bergaratik 12ra eta Legazpitik 13ra.

Hiriburuei dagokienez, Donostia 73 kilometrora du, Bilbo 64ra, Iruņea 101era eta Gasteiz 52ra.


oņatiko argazkiak

Oņatik 108,2 kilometro koadroko azalera du eta Gipuzkoako udalerririk zabalena da. Altuerari dagokionez, itsasotik 231 metrora dago hirigunea, baina auzo batzuk gorago daude: Arantzazu, esate baterako, ia 700 metrotan da eta udalerriko gunerik garaiena, Artzanburu mendigaina, 1.368 metrotan.

Oņatik 13 baserri-auzo ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zaņartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopeztegi, Zubillaga eta Larraņa.

2007ko urtarrilaren 1ean egindako errolda zuzenketaren arabera, 10.743 biztanle ditu Oņatik.

Bertako klima Ozeaniar epela da, nahiz eta goialdean Mendiko klimaren eragina sumatu. Udak epelak eta neguak leunak dira, 10 eta 22 gradu zentigradu arteko tenperaturekin.

Industria da herriko ekonomiaren ardatz nagusia, ondoren zerbitzuak eta azkenik lehen sektorea edo nekazaritza.

Bide sarea

Oņatiko udalerria inguruko herriekin lotzen duen errepidea GI-2630 dugu. Bide hori, San Prudentziotik Zumarragaraino doa, Oņatiko harana zeharkatuz, eta gainontzeko bide sareekin egiten du bat. Errepide hori ardatz garrantzitsuena izanik, beste bide bat Arantzazura doa, eta garrantzi gutxiagoko beste batek Zaņartu harana zeharkatzen du, Urrexolaraino iritsiz.

Errepide nagusi horietaz gain, auzoetarako bideak daude, eta horien amaieran, udal lurralde osora eramaten gaituzten hainbat bide eta mendiko pista.

GI-2630 errepideak lotuneak ditu San Prudentzion eta Zumarragan: San Prudentzion Debagoienako errepide garrantzitsuenarekin (GI-627) egiten du bat eta, beste muturrean, Zumarraga aldean, beste sareko errepideekin.