Oņatiko armarria
Aihertasun hori udalbatzarra osatzeko eran ere nabarmentzen zen: Urte bikoitietan Garibai leinukoek hautatzen zuten agizko Alkatea, eta urte bakoitietan, berriz, Murgiarrek. Udaletxea eraiki zenean bi alderdiok jadanik galduta zeuden, baina horien oroitzapena orduan asmatu zen armarrian jasota gelditu zen. Ezkerraldeko goiko laurdenean arrano bat ageri da, Garibaitarren edo Ganboarren ikurra beraz, eta gainalde bereko eskuineko tokia Murgiar oinaztarren irudi den orein batek betetzen du. Armarriaren beheko erdian, berriz, galsoro batean zaurituta dagoen orein baten gainean arranoa ikus daiteke atzaparka, tradizioaren arabera oreinzaleek Erdi Aroko borrokaldi sonatuenetako batean jasan zuten ausiabartzaren adierazgarri.
Udaletxeko balkoiko harmarria
Egurrezko taila. Udaletxea
Harriko taila. Udaletxea
Udalaren armarria
