castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Ekonomia »  Abeltzantza

Abeltzantza

Oņatin lur sail guztien ia erdia abeltzaintzarekin lotua dago.

Abeltzaintza behi eta ardien ustiakuntzan zentratzen da eta neurri txikiago batean zaldi eta oilaskoen ustiakuntzan.

Ardi ustiakuntza

Artzain txiki asko dago Oņatin, 130-140 inguru, baina artzain handiak, 100 arditik gora dituztenak, 20 inguru.

idiak

Jabego pribatuko lur sailez aparte, erabilera publikoko mendiak ere asko daude herrian; adibidez, Aloņa mendizerran (700 Ha. Inguru), Aitzgain- Elgea- San Juan Artia inguruan 50 Ha.) etab.

Artilearen aprobetxamendua galduta dago, batik bat esne eta gaztatarako edukitzen dira ardiak. Artzain handiek beraiek egiten dituzte gaztak; besteek, enpresa komertzializatzaileen bitartez (ALDANONDO, QUESERA NAVARRA) (Egun bitik behin etortzen dira jasotzera).

urbiako zaldiak

Aipatzekoa da ere azkenengo urteetan Oņatin martxan dagoen Artzain Eskola.

Behi ustiakuntza

Kopuruan ardiak behiak baino gehiago daude, baina esplotazio batetan behi bat edukitzea 10 ardi edukitzera parekatzen da.

Herrian behi borda handiak 4- 5 dira, baina baserri gehienetan daude gutxienez 3- 4 behi buru. Baserri txikietan tendentzia izan da okela behiak edukitzera eta borda handietan esne behiak.

Esne behien arraza asko hobetu da azkeneko urteetan, gero eta esne gehiago ematen dute. Makineria aldetik ere aurrerakuntza handiak eman dira: parrilladura sistemak, eraisketa sistemak etab. Aipatzekoa da ESTENAGA baserrian duten eraisteko robot berritzailea.

Behorrak ere ugari daude. Lehen baserriko lanetan laguntzeko erabili ohi ziren; gaur egun okelarako. Baserritan osagarri gisa ikusten da. Uda partean, Aloņako mendizerran 200 inguru ibiltzen dira.

Oilasko bordak ere 3- 4 daude herrian.