Basogintza
Oņatin baso kantitate handia dago. Herri guztitik % 60-70a basoa da.
Baso gehienak jabego pribatukoak dira. Hala ere, esan behar da Oņati dela, eskualdeko beste herriekin konparatuta, baso publiko hektarea gehien dituen herria.
Jabeek epe luzerako inbertsio moduan ulertzen dute basoen ustiakuntza eta normalena da lortutako etekinak berriro bertan inbertitzea.
Espezie garrantzitsuenak pina, ("insignis" pinua, azkarren hazten dena eta diru gehien ematen duena) pagoa, haritza eta altzea dira.
Gaur egun baserri askorentzat diru gehien ematen duena egurra da.
