Eraikuntza
Orbea etxearen errausketa, 1989.
Arg. Arlanzon
Eraikuntzako sektoreak aktibitate ezberdin askoko multzoa egituratzen du, eta kasu batzutan aktibitateen arteko bereizketa nabarmenarekin. Definizio sektoriala eraikuntza berrien errealizaziora, berriztatze lan eta konpontze arruntetara, obren konponketara eta instalazioen bukatze lanetara zuzenduta dago.
Eraikuntza arloa hiru aktibitate talde nagusitan bana dezakegu. Alde batetik eraikuntza-lanen prestaketa, indusketak eta eraikinak botatzea; bestetik, higiezinen eraikuntza orokorra eta ingeniaritza zibileko lanak; eta azkenik, instalazioak eta eraikinen edo obren bukatze lanak.
Zaharren egoitza eraikitzen 1970/71.
Arg. Arlanzon
Azpisektoreka banatzen badugu bi azpisektore aurkituko ditugu. Lehena eraikuntza, eraikuntza sektoreko %75 hartzen duena, eta bigarrena herri-lanak. Eraikuntza azpisektorean %40a etxebizitzen eraikuntzara bideratzen da eta beste %35a berriz bizileku ez diren eraikuntzetara edo eraikuntza kolektiboetara zuzentzen da.
Herri-lanak azpisektorea berriz, bi taldetan banatzen da antzerako portzentaian banatzen direlarik. Alde batetik errepide eta antzerakoak, eta, bestetik beste obra zibil batzuk dira bi talde hauek.
Oņatin eraikuntza arloan enpresa ugari ditugu. Goian aipatu ditugun taldeetan sartu daitezkenak guztiak. Hauen artean garrantzitsuenak hauek dira: EGARALUR, UGARTE, UMEREZ ETA MOYUA. Hauen artean handiena EGARALUR dela esan dezakegu langile kopuruari begiratuz. Esan daiteke, honetaz gain, MOYUA enpresa dela handiena izatez enpresaren negozio bolumena aztertzen bada), baina zentrala Donostira pasata duen ezkero, ezin dugu esan berau dela handiena, herrian ez baitu makineria almazena besterik.
Aurrez aipatu ditugun enpresak handienak izan arren, badira beste enpresa txikiago batzuk eraikuntza sektorean funtsezkoak direnak herrirako eta hainbat arlotan aritzen direnak (lurzoru promotoreak, eraikuntzarako materiala saltzen, hormigoia fabrikatzen, igeltsero lanak, lur kentzeak). Hala nola, Gaurko, Kanpantxo, Gelatzu, Oņati Hormigoiak, Irazola, ....
Esan behar da, normalean eraikuntzako enpresa handiek etxebizitzak eraikitzeko langileak kanpotik ekartzen dituztela, subkontratatuak izanik gehienak. Herrian ez dago egin behar diren lanetarako nahiko eskulan. Horretaz gain, eraikuntza enpresei merkeago ateratzen zaie "destajista koadrilak" kontratatzea eraikitze-lanak merkeago ateratzen baitzaie eta azkarrago bukatzen baitituzte.
Emakumearen papera aztertu ezkero, ikusten da ez dela oraindik ere eraikuntza arloan barneratu. Orain arte oso gutxi dira edo batere ez. Honen arrazoiak kulturalak direla esan dezakegu, eta honi jarduera honetan ematen diren lan baldintza gogorrak gaineratzen badizkiogu, emakumeak jarduera hontatik kanpo jarraituko duela aurreikus daiteke.
Enpresa oso txikiek eta mikro enpresek ez dute etorkizunean gertatuko zaienaren gaineko segurtasunik eta kontratazioak negozioaren eta lanaren eboluzioaren menpe gelditzen dira.
Antixena jauregia zaharberritzen.
Arg. Arlanzon
Sektore guztietan gertatzen den bezala, eraikuntza enpresen langile plantila, lan bolumenagatik erabat baldintzaturik dago, hau da, eraikitzen ez bada, ez dago zerbitzuak prestatzerik, hau da, egiteko lanik. Egoera honetan ez dira kontrataziorik burutuko eta enpresan aritzen diren langileak mantentzea oso zaila bihurtzen da. Honi, eskeintzen diren obra esanguratsuenak eraikuntza enpresa handienei emateko joera dagoela gehitzen badiogu, enpresa txikienen egoera larriagoa da.
Oņatiko eraikuntza enpresa handienek, kanpotik ekarritako destajista koadrilen bitartez burutzen dute obra asko, lehenago aipatu izan dugun bezala. Hauek azkarrago eta merkeago egiten dute lana obra kontratatzileari kostua merketuz. Destajista talde hauek kanpotarrez osaturik egoten dira eta lan baldintza kaxkarragoen truke lan egitera prest daude. Eraikuntza enpresa handiek nahi bezala erabiltzen dute lan esku hau. Eremu geografiko zabalean, probintzi zein erkidego mailan mugiarazteko erreza gertatzen zaie. Hauek bertako enpresa txikien lan eremua mugatzen dute.
