castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Ekonomia »  Gremioak

Gremioak

Aktibitate zehatz batzuetan zentratu gara, aktibitate bakoitzeko profesional esanguratsu bat aukeratuaz. (Arotzgintza, elektrizitatea, hargintza, igeltseritza, iturgintza, kristaldegia, margolaritza eta okindegia).

arotza lanean

  • Orokorrean, lan bolumenaren ikuspuntutik begiratuta, egoera nahiko ona eta egonkorra dela esan daiteke. Ez daude lan faltan.
  • ELKARTASUN MAILA. Profesional gehienak beraien jarduera berdineko probintzia mailako elkarteen kide dira. Elkarkidetza honek onurak ekartzen dizkiete, adibidez: aholkularitza, informazioa, babesa eta laguntza arazoen aurrean, formakuntza ikastaroen organizazioa eta kasu batzuetan lan poltsa baten kudeaketa.

Herri mailan ez dago gremioen arteko elkarterik. Puntualki ez bada, adibidez lanaren bolumen handiak profesional desberdinak batera lan egitera eskatzen duelako, ez dituzte normalean harremanik edo elkarkidetzarik. Bakoitzak era indibidual batean funtzionatzen du. Beraien arteko koordinazioa lortzea oso zaila da, denbora eta borondate asko beharko lituzke.

  • Profesional askok lanak eta obrak burutzea eta beraien produktu espezifikoak saltzeko establezimendu eta saltokiak edukitzea konbinatzen dute. Adibidez, elektrizitate, iturgin eta kristaldegien kasua litzateke.

erremintak

  • Lan mundu honetan sexuarekiko banaketa oso nabaria eta adierazgarria da. Oso mundu maskulinizatua da. Gutxi gorabehera langileen % 80a gizonezkoa da. Emakumezko langileek lan administratiboak eta jendeurreko arreta lanak burutzea zuzenduta daude. Lan esku zuzeneko ia % 100a gizonezkoa da.
  • Lanaren estabilitateari dagokionez, azpimarragarria da langile finko bihurtzeko aukerak oso altuak direla. Langileak, lanarekiko eta lanpostuarekiko interesa eta abilezia erakusten baditu posibilitate handiak ditu bertan geratzeko.
  • Aurrekoa guztiz lotuta dago langileak bilatzeko dituzten arazoekin. Inguruko egoera ekonomikoa ona izanda, lan esku ia gehiena industriarantz bideratzen dela argi dago, lan baldintzak egokiagoak kontsideratzen direlako (soldata, lan orduak etab.). Bi lan munduetako (gremioak - industria) lan egoera eta baldintzak ez daude parekatuak, eta industriako lana erakargarriagoa mantentzen den neurrian gremioek beti edukiko dute beraien hazkunde aukeran muga.

pintorea

  • Langile berriaren profilari dagokionez, egia da urteetan ez dela profesio desberdin hauetan ( igeltsero, iturgin, arotz etab. ) lan egiteko heziketa edo kualifikazio berezirik eskatzen, lanean ikasten zela, baina gaur egun nabaritzen da ( nahiz eta lanean jasotzen den eguneroko prestakuntza praktikoa oraindik ezinbestekoa izan ) inkorporatu nahi diren langile berriei profil konkretu bat eskatzen zaiela. Prestatua, ikasia eta hezia dagoen pertsona bilatzen dute ( Lanbide Heziketa etab. ) Industria-enpresek profil horretako langileak aurkitzeko arazoak badituzte, gremioetan arazo hau are eta handiagoa da.
  • Langile berriak bilatzeko erabiltzen dituzten bide nagusiak hiru dira: ahoz- aho; lehendik beraiekin aritutako langileei zuzendu eta Lanbide Heziketa zentroetara jo.
  • Prestakuntzari dagokionez, langileek lanean diharduten bitartean jasotzen duten formazio praktikoa dudarik ez dago garrantzitsuena dela, baina beraien jarduerari lotutako ikastaroak jarraitzea ere garrantzitsua da.

Antolatzen diren ikastaro hauen informazioa batipat kide diren probintzia mailako elkarteetatik lortzen dituzte, eta arazo argi bat agertzen da: ikastaro gehienak lanaldietatik kanpo eta herritik kanpo izan ohi dira. Honi, lan hauetan ezaugarri den ordutegi finko eza gehitzen badiogu askotan ikastaroetara joan ezina suertatzen da.