Subkontratazioa
Enpresa gehienek produktu eta zerbitzuak subkontratatzeko beharra dute. Aztertutako enpresa guztien % 17.3ak bakarrik ez du ezer subkontratatzen, bi arrazoi nagusiengatik:
- Beraiek direlako enpresa subkontratatu moduan dihardutenak. BITAOŅI S.L. eta IXA C.B. enpresen kasua adibidez.
- Produkzio guztia, hasieratik bukaeraraino, enpresen bertan burutzeko gaitasuna dutelako.
Subkontratatzen diren zerbitzu nagusiak
Kopuru handiago batean subkontratatzen diren zerbitzuak ondokoak dira:
Galdaragintza
Zerbitzu honen parte handi bat Oņatin lortzen da. ZUBIPLAST, CARAVANAS OŅATE, CARPINTERIA METALICA ALOŅA... ematen dute zerbitzu hau. Baina zehaztasun bat egin behar da: zerbitzu hau aurki daiteke Oņatin, baina galdaragintza zerbitzu espezifikoagoa edo espezializatuagoa behar bada, kanpora joan behar dute enpresek bertan ez bait dute aurkitzen.
Tratamendu termikoak
Udalerrian hutsune handi bat. Guztiek kanpora joan behar dute: Elgoibar, Bergara aldera...
Garraioa
Arlo honetan ere hutsune handia dago, enpresek behar duten garraio nazionalerako zerbitzurik emango duen enpresarik ez bait dago herrian.
Aholkularitza
Zerbitzu hau portzentai oso altu batean kanpoan bilatzen da. Oņatin badaude aholkularitza enpresa-zerbitzuak, LIZKER Aholkularitza adibidez, baina bere lana langile autonomo eta tailer txikietan zentratzen du.
Piezen kiribiltze (roscado) lanak
Ez dago horrelako zerbitzurik herrian. Guztia kanpoan subkontratatzen da. Laser zerbitzuekin ere berdina gertatzen da.
Laser
Mekanizatuak
Aurki daiteke zerbitzu hau Oņatin. BATUAK eta ZUBIPLASTek ematen dute adibidez. Baina galdaragintzarekin gertatzen den antzerakoa suertatzen da hemen ere. Zerbitzu espezifiko batzuk, pieza konkretu batzuen mekanizazioa edo eta bigarren mekanizazio zerbitzurik ez da aurkitzen eta enpresek kanpora joan behar dute bila.
Garbiketa
Portzentai altu batean kanpoan kontratatzen da arrazoi argi bategatik: egitura handietan lan egiteko ahalmena duten garbiketa enpresarik ez dagoelako Oņatin.
Gremioen lanak, mantenimendu eta konponketa lanak: iturgintza, elektragintza, igeltseritza, mekanikoak...
Batipat herriko profesionaletara jotzen dute enpresek. Baina lan espezifikoak egiteko edo bertakoak lanez lepo daudenean kanpokoak kontratatzen dituzte.
Segurtasuna
Kanpoan kontratatzen da, herrian mota honetako enpresarik ez baitago.
Muntaia lanak
Zerbitzu hau kontratatzen duten enpresen %60ak baino kanpoan egiten dute.
Jardingintza/Lorezaintza
kanpoan kontratatzen da % 75a.
Soldadura
Baņuak
Zerbitzu hau kontratatzen duten bi enpresetatik, batek (NEMESIO ZUBIA S.A.) % 70a Oņatin egiten du eta besteak (TALLERES SERRAIL S.A.)% 60 ere herrian.
Informatika zerbitzuak
Konklusio bezala esan bi arrazoi nagusiengatik subkontratatzen dela herritik kanpo:
- Herrian beharrezkoak gertatzen diren zerbitzuen gabezia edo falta.
- Kalitate/salneurria balorazioa.
Herrian faltan gehien nabaritzen diren zerbitzuak ondokoak dira
- Galdaragintza espezifiko eta espezializatua
- Tratamendu termikoak
- Garraioa (maila nazionalean)
- Aholkularitza zerbitzua enpresentzat
- Piezen kiribiltze lanak
- Mekanizatu zerbitzu espezifikoak
- Egitura handietarako garbiketak
- Muntaia lanak
- Segurtasun zerbitzuak
Bestalde, enpresa gutxik izendatutako beste zenbait zerbitzu ere aipatu behar dira; enpresa konkretu batzuk behar dituztenak eta Oņatin aurkitzen ez dituztenak:
- Oxicorte (txapa sendoak mozteko sistema bat). CARPINTERIA METALICA ALOŅA S.L. enpresak subkontratattzen du.
- Bobinen dekapazio eta galbanizatua. CHINCHURRETA S.A.
- Bigarren mekanizatua eta azaleko estaldurak. ESPYTES S.A. Trokelajea. HERRAMIENTAS EL AGRICULTOR S.L.L.
- Pintura lanak. MANUFACTURAS LAU S.L.
- Automozio piezen mantenimendu zerbitzua. MECAPAL S.A.
- Fitting . ULMA FORJA S. Coop.
- Kanal gaineko rejillak. ULMA HORMIGON POLIMERO S. Coop.
- Piezen estaldura elektrolitiko eta plastikoak. STADLER S.A.
Hala ere ulertu behar da herri batetan ezin direla beharrezkoak gertatzen diren zerbitzu guztiak aurkitu. Ez egotekotan batik-bat inguruko herrietako enpresetara zuzentzen dira edo orokorrean probintziara.
