Supermerkatuak
Oņatiko supermerkatuei dagokionez, momentuan 4 establezimendu ditugu zabalik. Egoera ona dute, nahiz eta nabaritu erosketa ohiturak aldatzen doazela erosleen aldetik.
Hauen artean aipagarriena San Miguel kooperatiba da. Urteetan zehar herriko biztanlegoaren zerbitzura egon da, beste supermerkatu batzuk zabaldu arren, oraindik ere kooperatibaren helburua herritarren konfiantza asetzea izaten jarraitzen du.
Aipagarria da supermerkatu gehienetan sailkapen berdintsua egiten dela eskaintzaren banaketa egiterakoan. Hala nola elikadura, drogeria, arrandegia, frutategia, harategia, urdaitegia,... Langile aldetik emakumearen nagusitasuna nabarmena da supermerkatu guztietan.
Urteko sasoirik onenen artean, supermerkatu guztietan eman den erantzuna ikusita, argi dago Gabon garaia dela salmenta garairik onena, ahaztu gabe ostirala eta larunbata ere astean zeharreko egunik onenak direla.
Azkenik, erosketa joerak eta ohiturak asko aldatu dira azken urteotan. Herritarrek asteko erosketak egitera kanpora jotzen dute, batez ere astebukaeratan. Merkatal zentro handietara (Gorbeia, Urbil, Garbera,....) aldegiten du herriko jendeak, batez ere gazteak, zentro komertzial handiek eskaintzen duten zerbitzu integralei esker (azalera handiko supermerkatuak, mota guztietako dendak, denbora libreko jolastokiak, egonlekuak, kafetegiak, multizineak)
