Txanda
Oņatiko merkataritzari buruzko datuak Debagoieneko datuekin alderatzen baditugu, oso antzerakoak direla koturatzen gara, sektore industrialean parte hartze handiagoa dagoelarik beste bi sektoreetan baino.
Merkataritzari dagokionez, geroz eta merkatal zentro gutxiago dago Oņatin, ondorengo koadroetan ikus daitekeen bezala. 1997. urtean, 1.000 biztanleko, 13,06 saltoki zeuden Oņati mailan, eta gaur egun 11,85 denda besterik ez dago, geroz eta nekezagoa delarik saltoki bat irekita mantentzea. Hala ere Bidebarrieta auzunearen garapenari esker 2000ko emaitzak hobetzea lortu dira lokal berriak sortu direlako auzoko biztanleei negozio arlo berriak edo beharrezkoak eskaintzeko.
Bestalde jaitsieren arrazoiei dagokionez, alde batetik herriko erosketa ohiturak aldatu egin dira; aste bukaeretara zuzenduak daude eta herritik kanpo egiten dira (hiriburuetan, azalera handietan...) lehen mailako produktuak ezik. Bestalde, dendarien bat jubilatzen bada, ez dago atzetik inor negozioarekin jarraitzeko prest.


Bestalde Oņatiko berezitasunek, merkataritzan ere eragin berezia izan dute, beste gauza guztietan izan duten bezala. Berezitasun hauek, komunikabide falta, isolamendua, errepideetatik urruntasuna, konpetentzia eza, eta sektoreko dinamismorik eza dira.
Dendarien indarra eta koordinazioa eta batasuna gehitzeko asmoz, TXANDA denda elkartea sortu zen 1997ko martxoaren 27an, elkarte honetan 93 denda daudelarik elkarlanean. 93 denda hauek herriko denda guztien %73 suposatzen dute, eta hauetatik 81 kontsumora zuzentzen dira, beste 19ak zerbitzuak eskaintzen dituztelarik.
Bestalde TXANDAn egoteak formakuntzarako hainbat ikastaro egiteko aukera, publizitate merkeagoa eta asesoramendua lortzea eta profesionaltasun eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen die dendariei.
TXANDAn dauden denda gehienak familiarrak eta tamaina ertainekoak dira eta bertan 200 bat pertsonek egiten dute lan %70 emakumeak eta %90 oņatiarrak direlarik. Dendetako jabeak autonomoak dira eta hauek dituzten langileek aldi baterako kontratu mota izaten dute normalean.
Langilegoaren arteko rotazioa nabaria dela esan daiteke. Lantegietan ematen diren baldintza hobeagoek dendetako langilegoa lantegietara alde egitea eragiten dute. Langileak lortzea dakartzan zailtasunak, ondorio negatiboak dauzka Oņatiko merkatarientzako profesionalen falta suposatzen duelako.
Herriko merkataritzaren garapenerako estrategiei buruz galdetzean, Udaletxearen laguntza handiagoa eskatzen dute, zerga handiegiak baitituzte. Udaletxearen laguntza falta nabari dute. Negozio berri bat zabaltzerako orduan burokrazia asko gainditu beharra dago, Udaletxetik eta Foru Aldunditik bereziki, lortzeko oso zaila eta urria delarik. Burokrazia honek eragiten dituen oztopoak gainditzeko alde batetik denbora asko behar da eta bestetik garestia izaten da.
TXANDA elkartearen esanetan, turismoak ez omen du bat ere eraginik Oņatiko denden salmentan. Honegatik Udaletxeak gehiago arduratu behar zatekeen herriko dendariengatik turismoagatik baino.
Bezeroei dagokionez Oņatiko merkatal aktibitatea, lekuko merkataritzaz baliatzen da, eskualdeko beste herrietatik bezeroek erakartzeko ia ahalmenik gabe.
