Nekazaritza
Oņatin gutxi gorabehera 475 baserri inguru daude gaur egun. Bakoitzak bataz beste 4 Ha. ( 40.000 m2 ) ditu. Gehiengoak jabego pribatuak dira. Errentan hartuta baserri gutxi daude, 4 edo 5, ohitura hau ez da herrian garatu.
Aurreko 475 baserrietatik, baserri handiak kontsideratu daitezkeenak eta are eta garrantzitsuagoa, baserritik bizitzen direnak 10 bakarrik dira. Beste guztiek baserriko lanak bigarren okupaziotzat dituzte. Tendentzia hau azken urteetan asko ari da areagotzen. 1990an adibidez, zentsatutako 433 baserrietatik 98 bakarrik zuzentzen ziren sektorearen lan propioetara. 12 urte geroago, 10 geratzen dira bakarrik. Baserria bizileku eta aktibitate osagarri batetan ari da bihurtzen dudarik gabe.
Bertuena baserria eta bere baratza 1982 urtean (desagertua). Garagaltza auzoa
Arg. J. Urzelay
Nekazarien adin altua ere azpimarratzekoa da. Etorkizun gertuan baserriekin zer gertatuko den disyuntiba hor dago. Errelebua ez da erreza.
Makineria aldetik dudarik ez dago azkenengo urteetan aurrerapenak egon direla. Baina Oņatin ematen den nekazaritza mota intentsiboa da, ez estentsiboa, beraz ez dago makineria handien beharrik. Lur sailak gainera, orokorrean, txikiak dira makina handien erabilera posibilitatzeko.
Beraz, Oņatin, nekazaritza ez da jadanik aktibitate ekonomiko garrantzitsua. Desiragarria lur sailen kontzentrazioa izango litzateke; batik-bat, Murgia- Berezao- Olabarrieta zonan, Arantzazun eta Araotzen. Baina oso zaila da.
