Ostalaritza
Sektore honetan Oņatik 63 establezimendu eta 22 elkarte gastronomiko eskaintzen ditu. Sailkapena eginez, 19 jatetxe daude, 7 ostatu eta baserri turismo bat eta gutxi gorabehera 36 taberna (Polikiroldegiko eta Jubilatuen Egoitzako tabernak kontutan hartuta).
1. Bezero mota
2. Sektoreen egoera.Arazo garrantzitsuenak. Irtenbide posibleak.
3. Elkartasun maila (Ekintzen planifikazioa etab.)
4. Turismoa alternatiba moduan
Bezero mota
Hiru bezero multzo nabaritzen dira:
- Enpreseteko langileak. Ostatu eta jatetxe askoren urteko kontinuitatea bermatzen duten bezeroak.Tabernetan ez dute eragin askorik.
- Bertako, eskualdeko, probintzia mailako bezeroak: familiak umeekin, bikoteak etab., batez ere asteburutako bezeroak; eguneroko bazkariak egiten dituzten langileak; gaztedia asteburuetako tabernetako bezero.
- Turistak. Salbuespen batzuk ezik (baserri turismoa adibidez) beraien eragina ez da oraindik gehiegi nabaritzen.
Sektorearen egoera. Arazo garrantzitsuenak. Irtenbide posibleak
Dagoen arazo larriena langile berrien kontratazioa da. Establezimendu gehienek kexu berdina dute. Herriaren egoera ekonomikoa eta lan egoera ona izanik, nahiago izaten da lantegietako lana, lan baldintzak hobeagoak direlako (astelehenetik-ostiralerako lana ordutegi finko batekin eta asteburuak libre) eta soldatak ere altuagoak direlako.
Establezimendu batzuk hasi dira beraien langileen lan baldintzak enpresak dituztenetara parekatzen, bertan gelditu daitezen bermatzeko.
Pertsonal falta honen aurrean, gero eta handiagoa den etorkinen etorrera irtenbide bat izan daiteke.
Kualifikazio handirik gabeko langilegoa aurkitzea zaila bada, profesionalak aurkitzea are eta gehiago.
Ia establezimendu guztiek aipatutako arazo globalena aurrekoa izan arren, bestelako arazo batzuk ere aurkezten dira nahiz eta puntualagoak edo indibidualagoak izan:
- Lokalen alokairu altuek dakarten errentagarritasun margen txikia edo eskasa.
- Ubikazio batzuetan ( Arantzazurako bidean eta Arantzazun bertan ) zabor eta kartoien bilketa.
- Elkarte gastronomikoek suposatzen duten konpetentzia ez-leiala salneurriak txikiagoak dituztenaren ondorioz.
- Ordutegia tabernarien alorrean.
- Kale nagusien peatonalizazioak establezimendu batzutan suposatu duen bezeroen jeitsiera.
- Arantzazun kokatuta dauden establezimenduetara heltzeko garraioa publiko baten beharra.
- Establezimendu guztien arteko harreman, kooperazio eta komunikazio eza.
Elkartasun maila (Ekintzen planifikazioa etab.)
Aztertutako establezimendu gehienak Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen kide dira. Elkarte honek, batik bat, informazioa eta aholkularitza zerbitzua (fiskala, juridikoa etab.) proportzionatzen die.
Azpimarragarriena Oņatin Ostalaritza Elkarte baten falta da. Tabernariak elkartzen dira noizean behin (salneurriak finkatzeko ez bada ere) eta Arantzazu auzoko establezimenduek ere harreman informalak edukitzen dituzte aspektu desberdinak jorratzeko. Bi adibide hauetaz aparte, ez dago era bateratu eta amankomunena funtzionatzeko egiturarik.
Gehienek komentatzen dute Elkarte baten beharra, besteak beste ondoko onurak ekarriko bailuke:
- Sektorearen beharrak amankomunean aztertu eta irtenbide edo norabide egokienak finkatu.
- Zerbitzu hobe eta egokiagoak eskaini.
- Lan poltsa bat sortu.
- Ostatuen arteko kolaborazio sare bat sortu. Adibidez, ostatu batean bezero batentzat lekurik ez badago momentuan, beste ostatu bateko enkargatuarekin harremanetan jarri bezero hori Oņatiko beste ostatu batetan ubikatzen saiatzeko. Horrela, diru sarrera herrian geratzen da eta bertako ostalaritza sektorearen irudi ona ematen da.
- Publizitatea, erosketak etab. egiterako orduan abantailak lortuko lirateke.
- Sektorea suspertzeko ekintza bateratuak aurrera eramateko aukera.
- Formakuntza ikastaroak bultzatu.
Azken finean, puntu honetan borondate falta handia dagoela ondorioztatu dezakegu.
Turismoa alterbatiba moduan
Ostatu eta jatetxeentzat batik bat, benetan potentziatuko balitz, dudarik ez dago aukera oso ona izango litzatekeela. Gaur egun, beraien ustea da, herrian turismoa gutxi dagoela garatua eta horregatik bere eragina ez dute gehiegi sumatzen. Ardurarekin eta seriotasunarekin ekintza konkretuak aurrera eramango balira panorama aldatzea posible izango zen.
Turistak Oņatin geratzeko erakargarria izan daitekeen zerbaiten falta nabaritzen da. Arantzazu eta Oņatiren arteko "feedback"a beharrezkoa da (Arrikrutzeko proiektua abiapuntua izan daiteke).
Establezimendu guztien arteko kooperazio eta adostasun batetara heldu behar da: zer nolako turista mota erakarri nahi den zehaztu, denen artean norabidea ezarri, turistentzat beharrezkoak diren zerbitzu egokienak eskaini etab.
Proposamen bat egiten da adibidez: herrira datozen turistei bisita gidatuak eskaini eta bisitarekin batera jatetxeetan bazkaltzeko bonoak.
Arkauz "Arregi" baserri turismoa
Garagaltza auzoan kokatua, 1997ko maiatzetik aurrera dago martxan. 16 pertsonendako alojamendua eskaintzen dute.
Zer nolako bezeroak jasotzen dituzte? Enpresetako jendea, turistak, familiak umeekin, bikoteak. Azpimarratzekoa da jendea munduko toki askotatik datorrela Oņatiko baserri turismora: Katalunia, Alemania, Frantzia, Britania Handia, Italia, Australia... Establezimenduak prestigio handia duen "Lonely Planet" gidan figuratzen du eta honek badu bere eragina.
Ireki zutenetik ia 6 urte pasa ondoren, egoera ondo ikusten dute. Sektorea estabilizatua dagoela esan daiteke.
Euskadiko Agroturismo Elkarteko kide dira. Duda ezinezko onurak ekartzen dizkie: informazioa, proiektuak, nobedadeak etab. eta erreserba zentral moduan funtzionatzen du Elkarteak.
Baserri turismoak duen ezaugarri garrantzitsuenetarikoa eta beti mantendu nahi dena izango litzateke (inguru naturalaren erakargarritasunaz aparte) etxe giroa, familia giroa sortzeko gai izan direla, ondorioz, bezero fidelak lortu dituzte.
Ikusi Arregi nekazal turismoaren informazio gehiago
