castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Ekonomia »  Turismoa

Turismoa

Oņatiko turismo bulegotik 10.000 pertsona baino gehiago pasa ziren 2001 urtean. Kopuru hau gainditzea espero da 2002 urtean, Euskal Herrian ematen ari den joera kontuan hartu ezkero.

Orokorrean esanda Oņatin ematen diren turismo mota nagusienak, turismo kulturala (%60) eta turismo erlijiosoa (%10) dira, herriak turismoa erakartzeko dituen baliabide garrantzitsuenak eredu berdinekoak direlarik. Horrela Oņatik dituen baliabide kulturalak hiri barruan kokatzen dira. Baliabide erlijiosoak, bestalde, hiri barruan eta Arantzazun ematen dira gehienbat. Hauetaz gain badaude oso interesgarriak diren hainbat eliza eta baseliza Oņatiko auzotan banatuta.

Turismoari buruz informazio gehiago:

Turismo zerbitzuak Oņatin

pagoen argazkia

Arg. J. Fernandez

Oņatin aurkitu daitezkeen baliabide kultural eta erlijioso garrantzitsuenak Sancti Spiritu Unibertsitatea -XVIko mendekoa, Euskal Herriko berpizkunde garaiko erainkuntzarik garrantzitsuenetakoa da-, Udaletxea-barroko-rokoko estilokoa, 1778 urtekoa-, Mikel Deunaren Parrokia-XV mendeko eraikuntza gotikoa-, Bidaurretako Monastegia-1510ean eraikia, barrualdean barroko estiloko eta plateresko estiloko bi erretaula ditu-, Zumelzegi dorretxea-XIV mendeko eraikuntza-.

Arantzazuko Santutegiak aipamen berezia behar du. Arantzazu erlijio eta abanguardiaren elkargune adierazgarrienetako bat da. Alde batetik peregrinazio-toki nabarmen bat da eta bestalde Saenz de Oiza, Chillida, Oteiza edo Basterretxea artista handien lanak ikusi ahal izateko tokia. Santutegiaren bosgarren mendeurrena 2002 urtean ospatu zen, hainbat ekitaldi antolatu zirelarik. Gaur egun arte, Oņatiko turismo ohituraren barruan Arantzazuri eman behar zaio garrantziarik handiena, turismo erlijiosoaren barruan.

Arantzazu Oņatiko hirigunetik 9 km.tara dago kokatuta, eta turismoaren garapenaren oinarria izateaz gain, turismoaren beste segmentu batzuen bultzatzaile izan da. Horrela, Oņatiko jatetxe eta ostatuen kokalekurik garrantzitsuenak Arantzazu auzoa eta bertara doan bidea dira.

oņatiko parrokia

Arg. J. Fernandez

Oņatik duen ezaugarri fisikoak kontuan hartuta, Deba arroaren buruan kokatuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean, lurralde aldapatsua da, haitz zorroztun, malda bizi eta mendi ugariz betea, mendi-kirola eta naturarekin erlazionatutako turismoa erakartzeko inguru oso ona da. Hau dela eta, azken urteotan Arrikurtzeko koban turismorako antolatutako proiektu garrantzitsu bat garatu da. Bestalde, badaude Oņatin, natura eta kirola batera egiteko hainbat aukera. Hauen artean aipa daitezkeenak mendi irteerak- Aloņako mendikatea eta Arabako mendiak eta bere inguruak naturaren edertasunaren adierazgarri garbiak dira. Bertan hainbat historiaurreko aztarna aurki dezakegu, bai kanpoko aztarnategiak eta bai monumentu megalitikoak ere-, eskalada- Araotzeko auzoa aproposa da kirol hau praktikatzeko, espeleologia- Oņatin koba eta sima asko daude. Hauen artean aipatu behar da Araotz eta Arantzazu bailaran kokatzen den Gesarribe sistema, Gesaltza, Arrikurtz eta Jaturabeko kobez osatuta, Gipuzkoako galera-sare luzeena du 15 metrorekin., Mountain Bike, Tiroa-Txopekua jatetxean-, parapentea, puenting-a, arrantza edo zaldi gainian ibilaldiak dira.

Naturarekin erlazionatuta dagoen baserri turismoa ere aukera ona da. 1997an, Garagaltza auzoko Arregi baserrian agroturismoari begira ireki zen ostatu bat. Gaur egun, "Lonely Planet" prestigio handiko gidan agertzen da. Turismo sektore honek Oņatik dituen ezaugarriekin bat egiten du.

Arg. J. Fernandez

Oņatira etortzen diren turistak, ikasleak eta jubilatuak dira gehien bat. Hauen artean gehienak euskaldunak dira baina katalanak eta madrildar ere dexente datoz, baita europearrak ere. Apiriletik urrira arteko epean egun pasa etortzen dira normalean. Hauetariko asko turista talde moduan etortzen dira.

Jubilatuen artean bi talde bereizten dira; alde batetik Euskal Herri mailako jubilatuen elkarte desberdinak, eta bestetik Insersoren aldetik egiten diren programatutako eskaintzak eta irteerak probetxatzen dituztenak. Hauek astean zehar eta urte guztian etortzen dira.

Ikastetxeetako taldeak astean zehar etortzen dira, martxotik hasi eta ekainera arteko epea izaten delarik garairik onena. 12 urtetik gorako ikasleak izaten dira eta 3 motatako bisitak egitera etortzen dira: lehena ikasgairekin erlazionatutariko bisitak (historia eta artea), bigarrena egun pasako bisita, eta azkenik hirugarrena natur-eskolarekin (ingurune naturalak) erlazionaturiko irteerak egitera datozenak.

Bidaurretako monasterioa

Arg. J. Fernandez

Oņatira turismoa erakartzeko sortu zen Oņatin 1991 urtean Oņatiko Turismo Bulegoa. Gaur egun 4 pertsona ari dira lanean eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen artean informazioa eman, bertako produktuen salmenta, bisita gidatuak eta asesoramendua aipa daitezke. Bulegoaren helburu nagusienak turistek alojamendua herrian bertan hartzea, Arantzazura doan jendea Oņatira erakartzea eta turista talde gehiago erakartzea dira.

Bestalde Oņatira turismoa erakartzeko dituzten arazo garrantzitsuenak alde batetik abuztuan ematen dena da, establezimendu eta jatetxe gehienak itxita egoten direlako eta bestetik udalerrian azpiegiturak, komunikabideak eta garraioak duten egoera; Arantzazura autobusik ez dago eta Bilbo-Oņati arteko autobus garraioa oso urria da , baita Bergara arteko garraio publikoa ere. Beste arazoen artean interes turistikoa duten lekuen seņalizazioa oso eskaxa dela esan daiteke.

pinudiak

Arg. J. Fernandez

Turismo profesionala edo industriala ere badago Oņatin. Turismo mota hau ez dago kontrolatuta, turismo bulegoaren ordutegitik kanpo ematen baita normalean. Lan orduetatik kanpo ematen dira, eta batez ere alojamendu eta jatetxeak erabiltzen dituzte. Turismo mota hau batik bat 1970tik aurrera hasi zen nabaritzen Oņatiko mugimendu kooperatibistak eta MCCren dinamismoa bultzatua.

Hauetaz gain folklorea eta jaiekin zerikusi duen turismoa Artzai Txakurren Nazioarteko Lehiaketan, Corpus Christiko ospakizunetan eta San Migeletako jaietan ematen da gehienbat.

Gaur egun Oņatiko turismoa gutxi dago garatuta. Turistak Oņatin geratzeko erakargarria izan daitekeen zerbaiten falta nabaritzen da. Arantzazu eta Oņatiren arteko ?feedback?a beharrezkoa da (Arrikutzeko kobak hasiera bat izan daitezke berez). Beharrezkoa ikusten da turismoa bultzatu nahi duten erakunde eta elkarteen artean adostasun batera iristea, ze turista mota erakarri nahi den zehaztea, denon artean norabide bera ezartzea eta turistarentzat beharrezkoak diren zerbitzu guztiak eskura ematea.