Hezkuntza

Udal Euskara eta Hezkuntza Zerbitzua
Hezkuntza eredu berria: Baliokideak

Datu hauetan nabaria denez, oinarrizko ikasketak dituzten pertsonak ia ez daude Oņatin.
Bestalde, 2002. urtean L.H., Bigarren mailako hezkuntza edo goi-erdi mailako ikasketak dituztenak % 38,4koa da, eta 1.996 urtean %42,3koa izanik. Azken 6 urte hauetan ikasketa hauek zituztenetatik, 4038 pertsonatik 3717 pertsonara pasatu da. Honek 321 pertsonako diferentzia negatiboa suposatzen duelarik. Honen zergatia goi mailako ikasketak dituztenak kanpora joan izana da.
Lehen mailako ikasketak dutenen artean begiratzen badugu 1996. urtean %56,11ko portzentaia suposatzen zuen eta 2002 urtean, aldiz, %60,3. Honek 423 pertsonako diferentzia positiboa suposatzen du. Hau horrela izateko arrazoi nagusiena etorkinen etorrera nabarmena izan daiteke.
Oņatin eskola pribatuen nagusitasuna nabaria da, gutxienak publikoak izanik. Egoera honek bere erroak tradizio historiko batean oinarritzen ditu, non irakaskuntzan aritu izan diren ordena erlijiosoen etorrerarekin indartu zelarik. Hezkuntza beharrak eta biztanlegoaren harrera ona izan ziren ikastetxe pribatuen hazkuntzaren arrazoiak. Aipagarria da hasiera batean ordena erlijioso hauetako asko emakumezkoen hezkuntzan aritu izan zirela.
Gaur egun Oņatin bi eskola pribatu aurki ditzakegu (Santa Eskolastika-Aozaraza eta Txantxiku Ikastola) eta ikastetxe publiko bat (Herri Eskola-Larraņa/Zuazola), non bere hezkuntza eskaintzak lanbide heziketako bi mailak eta derrigorrezko hezkuntza orokorreko lau mailak biltzen dituen. Jaiotza-tasa txikia izanik, eskaini den hezkuntza eskaintza hein batean desorekatua izan da, irakaskuntza zentruen artean konpetentzia handia sortuz. Egoera honek Milagrosa eta Santa Eskolastika ikastetxeak bat-egitea bultzatu ditu.

Unibertsitate mailan herrian enpresa zientzien fakultatea dugu. Oņatiko Enpresa Zientzien Fakultatea, ETEO S. Coop. Kooperatibarena, 1960. urtean hasi zen martxan eta Jose MĒ Arizmendiarrieta jaunak bultzatutako gazte-talde baten ekimenaren emaitza izan zen.
Administrazio eta enpresa-arloan Lanbide Heziketako gaueskolak ematen hasi zirenetik proiektua garatuz joan da, gaur egungo errealitatera iritsi arte, eta une honetan jarduera akademikoa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren eta Gestio Informatikaren esparruetara bideratu da batik bat.
Unibertsitatearen historiako gertakari garrantzitsu bat 1975. urtean Enpresa Zientzien Diplomaturaren sorrera izan zen eta, ondoren, MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN onespen ofizialarekin hiru titulazio berri eskainiko dira: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziatura (LADE), Zuzendari Idazkaritza eta Kudeaketa Informatikako Ingeniaritza Teknikoa (ITIG).
ETEOko Fakultateak, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO zati bezala, Debagoienako mugimendu kooperatibistaren ezaugarri kulturalak ditu, ikasketak eta lana batera eramateko aukera, enpresekiko lotura estua eta formakuntza aplikatuari eskainitako arreta berezia azpimarratuz. ETEOtik graduondoko programa osoa garatu da, non ezagutza arlo ezberdinetako masterrak (MBA,MSI,MFIN), aditu ikastaroak eta Enpresen Zuzendaritza doktoretza barne dituen.
Bi mila eta bi urtean, MCCren (Mondragķn Corporaciķn Cooperativa), LKS kontsultoraren eta Mondragon Unibertsitatearen parte hartzeaz Mone (Mondragon Negozio Eskola) sortzen da. Ostalaritza Eskola zenaren edifizio berberean kokatu dago eta bertatik lanean ari diren enpresa zuzendariei, titulatuei eta graduondoko titulazioa dutenei zuzenduriko formakuntza kurtsoak bultzatuko dira. Kurtso hauen artean MBA-Executive Masterra azpimarratuz.
Bestalde Oņatiko Udalak "Hiri unibertsitari eta teknologikoa" izeneko proiektua lantzen ari da azken urteotan. Oņati eta bailarako hainbat enpresa pribatu eta erakunde publiko daude proiektuaren atzean. Zortzi urteren buruan, gehienez, burututa egon beharko da egitasmoa.
Egitasmo honen helburua, Oņatin bertan, herrigunetik gertu, Campus Unibertsitario berria eta teknologia-zentroak eta I+D unitateak bilduko dituen enpresa-gune bat sortzea da. Era honetako azpiegitura batek jarduera ekonomikoa eta lan-aukerak dibertsifikatu, merkataritza zerbitzuak zabaldu eta kultura nahiz hezkuntza alorreko zerbitzuak ugarituko ditu. Horretarako, Ibarra zelaia eta Goribar Goiti ingurua da egokiena udalaren ustez.
Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea ere aipatzekoa da. Berau Santi Spiritus unibertsitatean kokatuta dago eta 1988. urtean sortu zen. Erakunde honek Lege Soziologian Nazioarteko Masterdun kurtsoak eskaintzen ditu eta, EHUrekin elkarlanean, Lege Soziologian Nazioarteko Doktoretza programa bat ere.
Honetaz gain, Oņatin beste irakaskuntza zentro batzuk ere badaude, hezkuntzaren arlo ezberdinetaz arduratzen direnak, eta behar zehatz batzuk betetzen dituztenak: hizkuntza eskolak, akademiak, barnetegia, euskaltegia, helduen irakaskuntza iraunkorra, udaletxeko enplegu departamendutik bultzatutako hainbat ikastaro eta artzain eskola bat ere.
Azkenik, bildutako informazioa aztertu ondoren faltan botatzen dira zenbait ikasketa. Hauetako batzuk bailaran aurki ditzakegu eta beste batzuek, egur arloko ikasketak kasu, ez dira aurkitzen herrian ezta bailaran ere, honek dakartzan eragozpenekin.
