Ikasle kopurua

Ikasle kopuruari dagokionez Errekalde eskola publikoak azken bi urteotan jo duen igoera nabarmena izan da, 2000/01 urteko lehen hezkuntzako ikaslegoa bikoiztu egin duelarik eta orokorrean %35 egin du gora. Santa Eskolastikak, bat-egitearen ondoren ikasle kopurua berdintsu mantentzen du. Aozarazak aldiz, nahiz eta ikasle kopurua mantendu, DBHn jeitsiera nabarmena eman da.
Larraņa-Zuazola ikastetxeak behera egin du ikasle kopuruan goi mailako heziketa zikloan eta batxilergoko lehen urtean izan dituen ikasle matrikulazio eskasaren ondorioz. Datozen urtetarako, berriro gora egingo duela sumatzen da, Errekalde ikastetxeak eduki duen igoera azpimarragarria dela eta.
Eteori dagokionez ikasle jaitsiera sumatzen da, batik bat Mondragon Unibertsitateak Enpresa zientzietako fakultate berri bat zabaldu duelako Elgoibarren.
