Oņatiko Jaurerria eta Konterria
Oņatiarrek epaitzeko botereak kendu zioten Oņatiko konteari 1510 urtean. Arg. Oņatiko Udal Artxiboa
Justiziaren administrazioa era jaunaren esku zegoen. Lapurrak epaitu, herritarek aukeratutako alkatea onartu hala baztertu, idazkaria udal idazkaria izendatu edota Alkate Handia izeneko pertsonaia bat herritarrei onartu arazteko ahalmena erabiltzen zituen jaunak.
Ikusi: Gebaratarrak
Oņatiko bereizgarritasuna historian zehar bere egoera administratiboa izan daiteke: lehenik jaurerria, gero konterria eta azkenik, 1845ean, Gipuzpuako herri askea.
Ez daukagu jaurerri honetako sorreraren berri zehatzik. Dakiguna zera da: XIV. mendearen hasiera arte ez dagoela Oņatiko jaurerriari buruz berri nabarmenik.
Oņatiko jaunaren dorretxea
Feudalismoa
Produkzio mota berria: hau da feudalismoaren benetako esanahia Erdi Aroan. Gaur egun, "produkzio modu berria" kapitalismoa bada, edo jabe eta langileen arteko harremana, Erdi Aroko ardatza jaun eta basailuen arteko harremana izan zen. Honetaz gain kapitalismoa eta feudalismoaren arteko konparaketan badago beste berezitasun garrantzitsu bat: antzinean, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria; gaur egun, berriz, industria.
Feudalismoak bi oinarri nabarmen zituen:
- Oinarri ekonomikoa, jaurerritan ardaztuta.
- Oinarri juridikoa, jaunarengan ardaztuta.
Jaurrerria feudalismoaren oinarri sozio-ekonomikoa izateaz gain, lur zati baten produkziopean mamitzen da. Jaurerriak bi zati izaten zituen: "Erreserba" edo jaunak berak ustiatzen zuen lurra alde batetik eta "ukantzak"k, menpekoak ustiatzen zuena errenta batzuren truke.
Feudalismoa Gipuzkoan
Badirudi Erdi Aroan feudalismoaren ezarpena oso azalekoa izan zela Gipuzkoan. Hala ere, Ahaide Nagusiak -Oņaztarrak eta Ganboatarrak- nagusitzen zirenez, herritarren askatasuna maiz zapaldua izaten zen. Testuinguru honetan ulertu behar da zenbait hiribilduen sorrera eta eraketa; aipatutako alderdien zapalkuntzaren aurka herritarrek, erregearen laguntzaz, hiribildu askeak eratu zituzten, ezaugarri batez: harresiz inguratutako herriak zirela. Horra hor Bergara, Arrasate, Gatzaga...
