castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Historia »  Oņatiko Jaurerria eta Konterria »  Gebaratarrak »  Ondare zibila »  Zumeltzegi dorretxea

Zumeltzegi dorretxea

Gaintxo estrategiko batean kokatua dago Zumeltzegi, herria mendean hartzen duela. Horretarakoxe eraiki baitzuten XIII-XIV. gizaldietan Oņatiko jaun ziren Gebaratarrek: Arabatik hona etortzen zirenean, zumeltzegi dorrea euren egoitza ofiziala izateko eta urtean zehar eurek izendatutako alkate nagusiaren bizilekutzat, alegia. Ahaide Nagusien arteko gatazken ondoroiz Gaztelako erregeak jauntxoen dorretxeak erdiraino botatzea agindu zuenean, batzuk libratu egin ziren eta horien artean Oņatiko hau. Nahiz eta XIX. mendetik aurrera baserri gisa erabiltzen den, oraindik mantentzen du Zumeltzegik Erdi Aroko hainbat ezaugarri: ia hamabost metroko altuera duen lauki karratua da; gainera jatorrizko horma sendoak, harlanduzko ate gotikoa Gebaratarren harmarriarekin eta saietera batzuk garbi ikusten dira. Bestealde XVI-XVII. mendeetako elementuak ere ageri dira barneko aldean, hala nola, leihoak, beheko sua edota ganbarako zurajea. Eraikin hau probintzia mailako ondare artistiko, historiko eta arkitektonikoari dagokion zerrendan dugu 1964. urteaz geroztik.

J.E. 2001