castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Historia »  Ondare zibila »  Unibertsitatea

Unibertsitatea

Sancti Spiritus unibertsitatea gauez

Oņatin ikusi daitezkeen hiru monumentu baliotsuenetakoak, bertako seme sen Rodrigo Mercado de Zuazolaren mezenazgori esker eraiki ziren; San Migel Parrokiko klaustroa, bertako kapila eta unibertsitatea.

Sancti Spiritus unibertsitatea egunez

Munduan zehar zegoen jakinduria bere herritarren artean zabaldu nahian, eta nola ez, ondorengo herritarrek bere buruaren berri izan zezaten, Sancti Spiritus unibertsitatea eraikitzeko agindua eman zuen; bertan gramatika, artea, kanonak eta letrak har zitzaten. Bere benetako garrantzia Euskal Herriko lehendabiziko Sancti Spiritus unibertsitatea barrutik unibertsitatea izatean dauka. Nahiz eta hamar urtetan (1542-1552) eraiki, klaseak aurretik hasita zeuden Oņatiko Hernani etxe izenako jauregian.

XVII. mendea izan zen unibetsitatearen urrezko garaia, bai ikasle kopuruan baita ere ikasgai kalitatean ere. XVIII. mendean eta Espainia osoan, unibertsitateen beherakada etorri zen. Oņatikoak, txikia izanda, gehiago nabaritu zuen. Nahiz eta unibertsitateak ahaleginak egin -karlistadan adibidez- ez zuen bururik jaso, eta 1901eko apirilaren 12an ikasketa unibetsitarioak amaitutzat eman ziren.

Unibertsitatea nazio eta probintzi mailako ondare historiko eta arkitektonikoan zerrenda dago. Euskal Herrian dagoen Errenazimendu garaiko eredurik garrantzitsuenetako bat da.

Espainiako Carlos V enperadorea Oņatiko unibertsitatean