castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Udal Artxibo Zerbitzua »  Artxibo Zerbitzuak

Artxibo Zerbitzuak

konsulta gela

Fondo eta Bildumen kontsulta

Udal Artxiboan herritar eta ikertzaileentzako kontsulta-gune bat egokitu da. Bertan, erabiltzaileen eskura jartzen dira kontsulta tresnak, inbentario eta gidak, paperean eta ordenagailu pantailan. Dokumentu originalak Artxibo zentroan bertan kontsultatu behar dira.

Originalak ikusteko eskaerak zehatzak eta banakakoak izan behar dute.

Kontsulta-tresnen erabilera librea da eta bertan azaltzen diren datuak erabili daitezke. Udalaren jabetzeko kontsulta tresnak osorik zein zatika kopiatzea debekatuta dago. Fondo, bilduma eta kontsulta-tresnetatik ateratako datuak argitatzen badira, beraien jatorria zehaztu beharko da.

Reprografia

Dokumentu originalen egoera fisikoak kontrakoa gomendatzen ez badu behintzat, kontsultatu den edozein dokumenturen kopia eskatu dezakete erabiltzaileek. Kopiak, kasuan kasu, paperean edota formatu digitalean eskainiko dira. Kopuruaren arabera beti ere, kopiok momentuan egiteko aukera ere izango da. Kopia bakoitzaren kostua 0,07 eurokoa da.