Haur eta Gazteak
Gaztelekua: Foruen Enparantza, 3
Telefonoa 943-716094
Arduradun politikoa: Mikel Iturrospe Gabilondo
Arduradun teknikoa: Patxi Hipolito
Oņatiko Gaztedi Udal Zerbitzua Oņatiko gazteei hainbat zerbitzu etengabe eskaintzeko sortu da, zerbitzu horiek gazteen bizimoduaren kalitatea hobetu eta helduen bizimodura igarotzeko prozesua ahalbidetuko dieten aukera alternatiboak eskaintzeko orduan behar diren baldintzak sortzeko baliabidetzat erabili ahal izango direlarik.
Gaztedi Udal Zerbitzuaren helburu orokorrak honako hauek dira:
- Oņatiko gazteei ekintzak, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea, programazio eredu egonkorra eta mekanismo arin eta eskuragarriak abiapuntutzat hartuaz.
- Gazteen artean giza harreman anitzak bultzatzea, azpikultura eta gazte talde desberdinen arteko tolerantzia eta integraziorako espazioen bitartez.
- Herriko gazte guztiei interesa dakiekeen informazioa eskura izatea ahalbidetzea.
- Gazteen parte hartzea eta elkarteetan biltzea bultzatzea, elkarturik ez dauden gazte taldeen batze prozesuak eraginaz eta iadanik esistitzen diren elkarteekin elkarlanean arituz.
- Herriko kultur dinamizazioan parte hartzea, bai Gaztelekuak bereziki gazteentzat sortutako ekimenen bitartez bai komunitatean zabalpen handiagoa duten beste ekimen batzuen bidez, horretarako aipatutako udal ekipamendua plataforma gisa erabiliz eta batera ihardunaz.
- Osasuna sustatzen, ohitura osasuntsuak bultzatzen eta arriskuan dauden gazteekin prebentzio lana burutzen laguntzea.
Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzu iraunkorrak
Hiru ataletan bereizketan dira egun Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzu iraunkorrak: Gazte Informazio Puntua, Topaleku Zerbitzua eta Informatika gela. Gaztelekua urte guztian zehar egoten da irekita, abuztuan ezik, hilaren azkenengo astelehenetik aurrera zabaltzen dugularik.
Gazte Informazio Puntua
Asteartetik ostiralera izaten da zabalik. Gazteei eta gazteekin lanean aritzen diren elkarte, talde eta ikastetxeak? interesatuko zaien informazio guztia zuzenean eta ahalik eta gehien eta azkarren ematea da zerbitzu honen helburu nagusia.
Helburu hori lortzeko bertan oinarrizko jardun hauek betetzen dira:
- Gazteei interesatzen zaien informazioa jasotzea, gazteek behar duten arlo guztietatik informazioa bertan eskuragarri edukitzeko.
- Jasotako informazioa aztertzen da, baliogarria izan daitekeena aukeratzen da, landu eta gazteei era egoki batean zuzentzen zaie, hau da, euren eguneroko eta ohizko hizkeran. Ematen zaien informazioa zabala, objetiboa eta eguneratua izaten da.
- Jasotako informazioa bide egokietatik zabaltzen dugu, ahalik eta azkarren eta ahalik eta gazte gehiagori iristeko. Horretarako aldez aurretik zehaztutako bideak erabiltzen ditugu.
- Zerbitzuaren ordutegia hauxe da: asteartetik ostirala bitartean, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Topalekua
Astelehenetik igandera zabalik izaten da. Espazio honetan nerabeei eskainitakoa hau da:
- Giza harremanak suspertzen dira (topaketa puntualak: beste batzuekin denbora bat konpartitzea, ikuspegi ludikotik eta harremanen ikuspegitik) eta ekintza zehatzak eskaintzen dira (topaketa jarraiak eta aldizkakoak: ekintza-proposamenak definitzen eta hasten dira batzuk, edota bertan hasitako edozein ekintzatan parte hartzen dute beste batzuk).
- Espazioa girotzen da (gaztelekuan burutzen diren ekintza azpimarragarrien berri ematen eta beste gai batzuei buruzko informazioa emateko euskarriak ezartzen).
- Topalekuaren eta gainontzeko gune guztietan burutzen diren ekintzen arteko hartu-emanak eragiten eta zaintzen dira, ekipamenduaren egitura espazialaren osaketaren bitartez.
Topalekuko ekintzen programazioa partehartze eta proposamen puntual/aldizkakoetan oinarritzen da; konpromezu txikienaz nerabeek eraikuntzak eskaintzen dizkien aukera hobeto ezagutzen dutelako eta harekin harremanetan era handiago batean egoten direlako.
- Topaleku zerbitzuaren ordutegia hauxe da: astelehenatik igandera, 17:00etatik 20:00etara.
Informatika gela
Astelehenetik ostiralera zabaltzen dugu. Gazteei bertan eskainitakoa hau da:
- Bertan eskaintzen den tresneri informatikoaren bidez, aisialdiko zein lanerako errekutsoa gazteek eskuragarri izan dezaten.
- Diseinu grafiko eta edizio-lanak lantzeko baliabideak.
- Aholkularitza (gazteek eskatutako informazioa ematen dugu, kontsulta-zerbitzua eskaintzen diegu, informazioa topatzeko bideak zabaltzen dizkiegu...).
- Zerbitzuaren ordutegia ondorengo hau da: astelehenatik ostirala bitartean, 17:00etatik 20.00etara.
