castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Euskara eta Hezkuntza »  Oņati »  Hezkuntza »  Hezkuntza ez arautua

Hezkuntza ez arautua

Euskaltegia

Oņatiko Udal Euskaltegia 1984. urtean sortu zen. Herri Eskolan kokatuta dago eta bertan euskalduntze, alfabetatze eta EGA ikastaroak eskaintzen dira. Aurtengo ikasturtean 75 lagun daude matrikulatuta, ia gehientsuenak lan egiten duten pertsonak izanik, arrazoi hauengatik etortzen direlarik: lanpostu bat lortzeko euskara jakin beharra, herrian integratu nahi izatea, eta neurri txiki baten kuriositateagatik, batez ere atzerritarrak.

Udal Euskaltegiak Laixan Elkartearekin eta Larraņa Barnetegiarekin harremanak ditu, aisialdirako ekintzak antolatze eta material trukaketaren bidez.

Gaur egun Oņatiko euskalduntze maila %80 da, gazteen artean %100 delarik.

Helduen irakaskuntza iraunkorra( C.E.P.A.)

Oņatiko Helduen Irakaskuntza Iraunkorra edo C.E.P.A., Zuazola Institutuko lokaletan kokatzen dena, 1994. urtean sortu zen, Soraluze eta Bergarakoarekin batera "Bergarako CEPA zentrua" osatuz... Helburu nagusiena pertsona helduek hezkuntza mailan duten eskakizun eta beharrei erantzuna ematea da. Eskaintzen den hezkuntza anitza da, alfabetizazio kurtsoetatik hasi eta unibertsitatera sartzeko prestatzera arte, ingelesa eta informatika barne. Aurtengo ikasturtean, 2002/03an, 36 ikasle dituzte maila guztietan. Gehienak lanean ari direnez arazoak sortzen dira ordutegia jartzerakoan.

Etorkizunari begira, bi arazo sortzen dira konpondu beharrekoak. Alde batetik, azaltzen diren nazionalitate ezberdineko inmigranteei atenditzea eta bestalde irakaslego urritasunak sortzen duena. Kontuan hartu behar da ikasle bakoitzak tratamendu indibidualizatua behar duela.

Akademiak/Hizkuntza eskolak

Oņati mailan hiru hizkuntza eskola eta denetarik ematen duen akademia bat ditugu. Hizkuntza eskolak hauek dira: CIM, KOMA, A&M School of English. Lehenengo bietan hizkuntza ezberdinak ematen dira (ingelesa, alemana, frantsesa eta italiera) maila guztietan, bai ikastaroak bai itzulpenak. Bien artean 430 ikasle inguru biltzen dituzte. Esan dezakegu enpresetako langilegoa dela nagusi.. A&Mn ordea, gazteak eta ikasleak dira nagusi, 100 bat ikasle direlarik urtean zehar ingelesa ikastera datozenak. Akademia honek Cambridge eta Hardward School of English eskolen metodologia jarraitzen du titulazioak eskaintzerakoan.

Irakaslegoari erreparatuz ikus daiteke formakuntza egokia dutela( irakasle natiboak, filologian lizentziatuak,...).

A&M hizkuntza eskola 1975 urtean sortu zen, eta azken urteetan hizkuntzen garrantzia handitu egin dela ikusita, CIM eta KOMA sortu dira 90eko hamarkadan.

Oņatin denetarik eta maila guztiak jorratzen dituen (hizkuntzak, klase partikularrak, mekanografia, informatika) akademia bakarra IKAS-HIRU da.

Mone negozio eskola

Mondragon Negozio Eskola, Koop. Elkartea (MONE) MCC Korporazioak, Mondragon Unibertsitateak, ETEO Enpresa Ikasketen Fakultateak eta LKS aholkularitza erakundeak osatzen duten zerbitzu kooperatiba da, 2002 urtean sortu eta Oņatin kokatuta dagoena.

Negozio Eskola berria management arlora begira sortu da, eta MCC Korporazioan dauden bitartekorik onenak bildu nahi ditu. Halabe, enpresaren kudeaketa munduan gaur egun dauden aditurik garrantzitsuenak ere erakartzea du helburu.

MONEren ezaugarriak hauek lirateke:

  1. MCC Korporazioaren efizientziaren kulturarekiko konpromisoa.
  2. MONE izaera irekia sortu da, eta bazkideen laguntzarekin enpresa ezagutza sortu eta hedatzea da bere helburua: MCC, Unibertsitatea eta Aholkularitza.
  3. MONEren jardueraren partaide izango dira bai enpresak, bai enpresen esperientzia praktikoa.

MONEren misioa bezeroek zuzendaritzaren garapenean dituzten beharrei erantzungo dieten konponbide integralak bideratzea da.

Kooperatiba arteko kulturagatik, itun estrategikoengatik, partadeitzagatik, bezeroari laguntzeagatik, haren emaitzekiko konpromisoagatik eta zerbitzuetan nagusi diren kalitate eta berritasunagatik ezagutzea nahi dute. Horretarako, modu aurrerakoian eta berritzailean bete nahi dituzte zuzendarien erabateko garapenerako beharrak.

Esandakoa lortzeko:

  1. Bezeroen beharrei erantzungo die, hauen ezagutza sakonaren bitartez.
  2. MONEren helburuekin konprometitutako profesional taldea garatu eta osatuko dute, kalifikazio konpetentziala eta talde-lanean errotutako kulturaren bitartez.
  3. Metodologien garapenean eta aplikazioan aitzindari izango dira.
  4. Nazioarteko itun estrategikoetan oinarritutako politika garatzea.

MONEk honako zertbitzuen inguruan egituratu du bere eskaintza:

  1. Eskaintza irekia: Masterrak, adituentzako ikastaroak.Gaur egun duten produktu izarra MBA EXECUTIVE Masterra da
  2. "In company" heziketa: Bezeroen nahien arabera diseinatutako ikastaroak.
  3. Zuzendaritzaren garapena: Zuzendaritzako gaitasunak taldeka edo banaka garatzeko ikastaroak ( Adib: lidergoa lan taldeetan, bileren zuzendaritza eta erabakiak taldean hartzea, barruko-kanpoko bezeroarekiko negoziaketak, aldaketaren kudeaketa, komunikazioaren kudeaketa).

Informazio gehiago: Mone s.coop. moneren logoa

Oņatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundea

LSNE 1988ko abenduaren 23an sinatuako akordio protokolo baten emaitza da. Protokoloa, alde batetik, Jose Antonio Ardanza, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari zenak sinatu zuen, eta bestetik Jean Van Houtte, Ambereseko Unibertsitateko errektore eta Soziologiako Nazioarteko Elkartearen Ikerketa Batzordeko lehendakariak, zuzenbide pribatuko fundazio bezala sortua.

Erakundearen egoitza Oņatiko herrian ezarri zen, baina bazeuden beste hiri batzuk ere aukeran: Paris, Puebla ( Mexiko ), Holandako hiriren bat ere. Erakundeari Oņatik eskaintzen dion abantail nagusiena giroa da; horrelako herri baten egoteak harreman espazio aberats bat posibilitatzen du. Desabantail garrantzitsu bat ere badago: komunikazio eta garraio azpiegituren eskasia eta hiri handienekiko urruntasuna.

Bere helburu nagusia Zuzenbidearen Soziologia garatzea da; Zuzenbidearen Soziologia arloan, nazioarteko ikerketa zientifiko eta teknikoa garatzea. Horretarako, nazioarteko topaketak antolatzen dira, topaketa horietako lanak argitaratzen dira, nazioarteko master programa ematen da eta ikertzaileak hartzen dira. Liburutegia eta dokumentazio zentroa ere badute.

Erakundeak Oņatiko Unibertsitatean du egoitza. Gipuzkoako Foru Aldundiak Unibertsitatearen zati bat utzi dio erabileran Erakundeari. (Luza daitezkeen 10 urte). Egoitzak, besteak beste, honakoak ditu: mintegietarako aretoak, liburutegia, ikertzaile eta bisitan datozen irakasleentzat bulegoak eta beste hainbat instalazio. Erakundeak, herrian bertan beste egoitza bat ere badu: Antia Jauregia, Oņatiko Udalak utzitakoa. Bertan, bisitarentzako logelak daude eta baita bisitariak elkarrekin egoteko lekuak ere.

LSNEk, gaur egun, bost alorretan jarduten du:

  1. Master programa ( EHUko eta DEUSTUko Unibertsitateen doktoretza programetan sartuta dago)
  2. Jardunaldiak ( gaikako jardunaldiak edo "workshop", udako ikastaroak)
  3. Argitalpenak
  4. Liburutegia eta dokumentazio zentroa
  5. Euren kontura etorritako ikertzaileen harrera

Aipagarria da ingelesari ematen dioten garrantzia, nahiz eta euskerak ere baduen nolabaiteko garrantzia erakundearen egunerokotasunean.

Informazio gehiago: Oņatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundea