castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Euskara eta Hezkuntza »  Euskara sustatzeko ekintzak eta dirulaguntzak

Euskara sustatzeko ekintzak eta dirulaguntzak

Helburua

Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzen lagundu dezaketen ekintzak eta erakundeak bultzatzen eta diruz laguntzen ditu udalak.

Ezaugarriak eta funtzionamenduak

Herri mailako ekintza eta erakundeak

  • Laixan: Oņatiko Udalak Laixan euskara elkartearekin hitzarmena sinatuta dauka, horren arabera Laixanek urtero udalaren dirulaguntza jasotzen du bere ekimenak aurrera eraman ahal izateko.
  • Oņatiko bertso eskola: Oņatiko bertso eskolak bere jarduera aurrera eraman ahal izateko diru-laguntza jasotzen du Udaletik.

Bailara mailako erakundeak

  • Goiena: Goiena komunikazio taldeak urtero udalaren diru-laguntza jasotzen du. Diru-laguntza horrek posible egiten du Goienkaria eta Goiena telebista euskarazko komunikabideak aurrera ateratzea.

Euskal Herriko ekintzak

  • Euskal Herri mailako hainbat ekintzak eta erakundek udalaren dirulaguntza jasotzen dute, besteak beste: Kilometroak, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Euskal Eskola Publikoaren jaia, Sortzen ikasbatuaz...