Gainontzeko Udal Zerbitzuekin elkarlana
Helburua
Oņatiko Udaleko gainontzeko zerbitzuekin elkarlanean euskararen normalizaziorako jarduerak garatzea.
Ekimenak
Kultura zerbitzuarekin elkarlanean

- Komunikabideak: Herrian euskarazko komunikabide sarea sortu dugu, Kontzejupetik eta Oņati Irratiaren bitartez.
- Zinea euskaraz: Ordutegi komertzialean urtean zeharko aukeraz gain, hilabete oso bateko programazio berezian haurrek pelikulak euskaraz ikusteko aukera dute.
Kirol zerbitzuarekin elkarlanean
- Kirola euskaraz: Deba bailarako gainontzeko herriekin elkarlanean Kirola euskaraz programan hartzen dugu parte. Programa honek hiru helburu nagusi ditu: kirol materiala euskaraz sortzea (urteroko beka bidez), entrenatzaileak prestatzeko euskarazko ikastaroak antolatzea eta kirolean euskararen erabilera zabaltzen jarraitzeko egin beharreko sentsibilizazio lana.
- Oņatiko eskola kirola: Oņatiko eskola kiroleko mahaiarekin elkarlanean eskola kirola euskalduntzeko urratsak ematen gabiltza.
Gaztedia zerbitzuarekin elkarlanean
- Zura: Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen da gaztedia zerbitzuarekin elkarlanean, azkena Lauaxeta, Lorca etab. biltzen dituen publikaziotxoa.
