Normalizazioa
Helburua
Oņatiko herriaren hizkuntza normalizazioan eragitea da zerbitzu honen xedea, hau da, udal administraziotik bizitzaren eremu guztietan euskararen erabilera bultzatzea.
Ezaugarriak eta funtzionamendua
Saileko lana bi mailatan gauzatzen da:
- Udalean bertan, itzulpen eta hizkuntza aholkularitza lanak egitea eta langile bakoitza dagokion hizkuntza eskakizunera egokitzeko lanak egitea.
- Udaletik kanpo, udalerrira begira, euskararen ezagutza eta erabilera indartzen lagundu dezaketen ekintzak garatu daitezen bultzatzea. Ekintza horietatik batzuk Udalaren zerbitzuetatik gauzatzen dira eta beste batzuk ostera herriko taldeekin eta elkarteekin elkarlanean.
