Udalaren hizkuntza normalizazioa
Helburua
Udal administrazioaren hizkuntza normalizazioa da zerbitzu honen helburua; hartarako udal eremu guztietan euskararen erabilera bultzatzen du. Udalbatzarentzat eta udal zerbitzuentzat egiten du lan zerbitzu honek.
Ezaugarriak eta funtzionamendua
Hauek dira zerbitzuaren eginkizun nagusiak:
- Udal plantillako lanpostu bakoitzari zein hizkuntza eskakizun ezarri behar zaion proposatzea. Horren ondorioz, hutsik dauden lanpostuak betetzean nahiz sortu berri diren lanpostuak hornitzean zein hizkuntza eskakizun ezarri proposatzea.
- Udal langileen hizkuntza prestakuntzako plana diseinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
- Udal administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plana diseinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
- Udal itzulpenak egitea.
- Osoko bilkuretan zinegotziei aldi bereko itzulpen zerbitzua ematea.
- Euskara Baztordearen idazkari lana.
