Barne eraberritzeak
ZER DA ETA ZERTARAKO?
Ondorengo obrak egiteko lizentzia lortzea:
- Barruko banaketa aldatu gabe, etxebizitza baten bizigarritasun baldintzak hobetzea.
- Barruko banaketa aldatu gabe, jarduera bat martxan jartzeko lokal komertzial bat prestatzea edo bere egoera hobetzea.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Lizentzia eskaera
- Aurrekontua
ZERGA ETA/EDO TASEN ORDAINKETA
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
- Dokumentuak egiteagatik tasa
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (kasua bada)
BESTERIK
Eraberritzeak, jarduera bat hasi edo aldatzeko egiten bada, dagokion espedientea tramitatu beharko da aurretik.
