castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Hirigintza eta Lurralde Antolamendua »  Sailkatutako jarduera lizentzia

Sailkatutako jarduera lizentzia

ZER DA ETA ZERTARAKO?

3/1998, Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko Lege Orokorra, II.eranskinean aipatzen diren jardueraren batean aritzeko baimena lortzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Obra eta/edo jarduerarako baimen-eskaera
  • Teknikari eskudunak idatzita eta bisatutako proiektuaren lau ale

Jarduera baimena lortu ondoren eta ezarritako zuzenketa-neurriak jarri ondoren, zera eskatuko da:

  • Irekitze baimena, gutxienes, ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:
    - Lanen Zuzendariak sinaturiko ziurtagiria, instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eginak daudela eta zuzenketa-neurriak ezarri direla garbi utziz. - Ekonomi Jardueren gaineko altaren agiria (Gipuzkoako Foru Aldundian egin beharrekoa)

ZERGA ETA TASEN ORDAINKETA

  • Jarduera espediente bat tramitatzeagatik tasa
  • Establezimenduen irekitze-lizentziak emateagatik asa

Obra baimena eskatuz gero:

  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
  • Dokumentuak egiteagatik tasa
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (horrela bada)

BESTERIK

Obrak eginez gero, Proiektuan jasoko da beharrezko informazioa eta obra-baimena, jarduera baimenaren menpe gelditzen da.