castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Hirigintza eta Lurralde Antolamendua »  Salbuetsitako jarduerak irekitzea

Salbuetsitako jarduerak irekitzea

ZER DA ETA ZERTARAKO?

Martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren I, II eta III eranskinetan aipatzen diren jardueraren batean aritzeko baimena

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Obra eta/edo jarduerarako baimen-eskaera
  • 165/1999 Dekretuaren IV.eranskinean aipatzen diren agiri teknikoak dituen deskribapen txostena

Jarduera baimena lortu ondoren eta ezarritako zuzenketa-neurriak jarri ondoren, zera eskatuko da:

  • Irekitze baimena, gutxienes, ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:
    - Lanen Zuzendariak sinaturiko ziurtagiria, instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eginak daudela eta zuzenketa-neurriak ezarri direla garbi utziz.
    - Ekonomi Jardueren gaineko altaren agiria (Gipuzkoako Foru Aldundian egin beharrekoa)

ZERGA ETA TASEN ORDAINKETA

  • Jarduera espediente bat tramitatzeagatik tasa
  • Establezimenduen irekitze-lizentziak emateagatik asa

Obra baimena eskatuz gero:

  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
  • Dokumentuak egiteagatik tasa
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (horrela bada)

BESTERIK

Obrak eginez gero, deskribapen txostenarekin batera, aurrekontua aurkeztuko da eta obra-baimena, jarduera baimenaren menpe gelditzen da.