Eraikuntza berriak eta handitze lanak
ZER DA ETA ZERTARAKO?
Etxebizitza edo merkatal/industrial erabilerarako eraikin berriak, handitze edo eraberritze lanak egiteko lizentzia lortzea.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Lizentzia eskaera
- Proiektu osoa, teknikari eskudunak idatzita eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatutakoa.
Obrak amaituta ondorengoa eskatu behar da:
- Lehen jabehartze baimena, gutxienez, ondorengo agiriak aurkeztuz:
- Obra berriaren Eskriturak
- Obraren amaierako ziurtagiria
- Lanen likidazioa
- Obraren amaierako planoak
- Instalazioen ziurtagiriak (elektrizitatea, gasa, igogailua, etab.)
- Argazkiak
- Plano topografikoa Auto CAD euskarrian
ZERGA ETA TASEN ORDAINKETA
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
- Dokumentuak egiteagatik tasa
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (kasua bada)
- Etxebizitzen lehen jabehartze baimenagatik tasa (kasua bada)
- Lokal ez komertzial, komertzial edo industrialaren lehen jabehartze baimenagatik tasa (kasua bada)
BESTERIK
Obra lekuan jarduera bat ireki nahi izanez gero, dagokion espedientea tramitatu beharko da aurretik.
