Sailkatutako jarduera lizentzia
ZER DA ETA ZERTARAKO?
3/1998, Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko Lege Orokorra, II.eranskinean aipatzen diren jardueraren batean aritzeko baimena lortzea.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Obra eta/edo jarduerarako baimen-eskaera
- Teknikari eskudunak idatzita eta bisatutako proiektuaren lau ale
Jarduera baimena lortu ondoren eta ezarritako zuzenketa-neurriak jarri ondoren, zera eskatuko da:
- Irekitze baimena, gutxienes, ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:
- Lanen Zuzendariak sinaturiko ziurtagiria, instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eginak daudela eta zuzenketa-neurriak ezarri direla garbi utziz. - Ekonomi Jardueren gaineko altaren agiria (Gipuzkoako Foru Aldundian egin beharrekoa)
ZERGA ETA TASEN ORDAINKETA
- Jarduera espediente bat tramitatzeagatik tasa
- Establezimenduen irekitze-lizentziak emateagatik asa
Obra baimena eskatuz gero:
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
- Dokumentuak egiteagatik tasa
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (horrela bada)
BESTERIK
Obrak eginez gero, Proiektuan jasoko da beharrezko informazioa eta obra-baimena, jarduera baimenaren menpe gelditzen da.
