Toldoak eta errotuloak
Toldoak, errotuluak eta antzekoak jartzea
ZER DA ETA ZERTARAKO?
Toldoak, errotuluak eta antzekoak jartzeko lizentzia lortzea:
· Letrero eskaerak adierazten du herri bidetik ikusten den propaganda jartzea.
· Olanak jartzeko eskaera, fatxadan egindako eranskin arinei dagokiena da eta olanek propaganda-eginkizunak eta eguzkitik babestea dituzte helburutzat.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Lizentzia eskaera
- Aurrekontua
- Krokisa eta neurriak, fatxadako argazkiarekin batera
ZERGA ETA/EDO TASEN ORDAINKETA
- Errotulo komertziala jartzeagatik lizentzia eta baimena ematearen tasa
Obra beharra izanez gero:
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
- Dokumentuak egiteagatik tasa
- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa (kasua bada)
BESTERIK
Altueran lana egin behar izanez gero, Segurtasun eta Osasun lana aurkeztuko da.
Udaleko Euskera Zerbitzuak, errotuloak eukeraz jartzeagatik dirulaguntzak ematen ditu.
