Turismoa
Herria! Kontea! Nobleen Leinuak! Unibertsitatea!
Horiek dira Oņatiren norabidea markatu duten lau puntu garrantzitsuenak. Hizkuntza propioa, nortasun nabaria, ondare historikoa eta denboretara moldatzeko gaitasuna duen herria da. Oņati berezia da historiagatik, eta ondareagatik. Mende askoan Jaurerria izan zen eta geroago Konderria. 1845. urte arte ez zen Gipuzkoan sartu, eta horrek guztiak eman zion herri nortasuna eta oņatiarra izatearen kontzientzia.
Esan genezake Gipuzkoako lurralde historikoaren herririk monumentalena dela Oņati. Ignacio Zuloaga pintore handiak zioen "Euskal Herriko Toledo" zela. Historia sendoa duen herria da, aspaldi-aspalditik sortzen joan dena. Tradizioa bizirik dago oraindik Corpus eguneko prozesioa moduko ospakizunetan.
Oņati hedaduraz Gipuzkoako herri handiena da. Auzo ugari du eta bere luze-zabalean. Eta auzoetan zehar ibiliz gero, ezin dugu aipatu bari utzi guztietan ospe handienekoa: Arantzazu.
Baina, batez ere, Aizkorriko mendikateak markatzen du Oņati. Eta haren talaiak, Aloņa; hemendik, bat egiten du oņatiarra izatearen ideiarekin. Mendi gailur garaiak, pasealeku asko eta asko, behar bezala seinaleztaturik, inguruan hara eta hona ibiltzeko, aztarna megalitikoak, galtzadak, antzinako lanbideen arrastoak, bide eta zubi zaharrak, gure begi aurrean desagertzen diren errekak aurrerago berriro agertzeko, ametsetako paisaiak edo eta gizakiaren eta desagertutako animalien bizilekua izan ziren kobazuloak.
Turismo zerbitzuak bi erakunde hauek eramaten dituzte Oņatin:
Oņatiko Garapen eta Turismo Agentzia S.A
