castellano  Web mapa  e-posta  
Hemen zaude:   Turismoa »  Oņatiko Garapen eta Turismo Agentzia S. A

Oņatiko Garapen eta Turismo Agentzia S. A

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza diru-laguntzen informazioa

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak urtero diru-laguntzak argitaratzen ditu. Besteak beste, inbertsiorako laguntzak; AFI eta GAUZATU; turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko edo auto-babeseko planak ezartzeko laguntzak edo oinarrizko ekipamenduen modernizaziorako laguntzak.

eusko jaurlaritzako logoa

Informazio gunea

Oņatiko Garapen eta Turismo Agentzia S.A.
San Juan Kale, 5
20560 Oņati.
Tel: 943 71 88 08
E-mail:ogta@oinati.org

Ordutegia

Astelehenetik Ostiralera: 10:00/14:45

Arduradun politikoa: Ernesto Murgiondo
Zerbitzuburua: Ikerne Altube

Arrikrutz, Oņatiko kobak proiektua

Arrikritzeko argazkia

Oņati-Arrikrutzeko Karstean, natur eskaintza paregabea definitzeko, sortzeko eta abian jartzeko asmoa du Oņatiko Udalak Oņatiko Garapen eta Turismo Agentzia S.A.ren bitartez. Arrikrutz, Euskadiko aitzindarietako bat izan da espeleologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan. Beste urtez lanean aritu ondoren, 2006. urtean irekiko da jendearentzat Arrikrutz Haitzuloa. 2007ko udaberrian irekiko da jendearentzat Arrikrutz Oņatiko Koba proiektua.

San Migel errota berreskuratzea

Errotako argazkia

Erdi Aroko San Migel Errotaren berreskuratzen lanak bultzatzen ari da Oņatiko Garapen eta Turismo Agentzia S.A.Zaharberritze proiektu honetan hainbat proiektu eta lan egin dira:

  • San Migel errota berreraikitze proiektua (1999ko Ekaina. Egilea:Txomin Ugalde Jauna)
  • San Migel errota ikerketa historikoa (1999ko Ekaina)Egileak: Juan Madariaga Orbea Jauna; Jose Antonio Azpiazu Elortza Jauna)
  • SSan Migel errotaren berreraikitze lanak (2004-2005). Zuzendaritza: Jexux Etxezarreta Altube Jauna.

San Migel errota 2005.urtean martxan jarri zen eta jendearentzako ikusgai dago.

Proiektuaren garapena argazkitan